Esnatzen hasia naiz,
hurrengo geltokian sartzean esnatzen
hasia atzera pausurik ez dagoenean
lehengo geltokian eskatu gabe,
jaio nintzen, bota ninduten,
hiriak eta loreak nazkatuz hazi nintzen,
nire buru ustela gorrotatzen hesi ninduten,
nire izaera publikoa jorratzera behartu ninduten,
hain blue, triste,
urdin den nire bizitza koloreztatu nahian,
gorritu nahian, odoleztatu nahian labanaz bat bi,
nire odol tantak eskumuturretatik behera bat,
bi eta ajusten dira ,
hurrengo geltokian hiltzera noa...
Lasai sentitzeko dudan aukera bakarra,
nik hartutako erabaki bakarra bizia
galtzea eta minik ez sentitzea atzera
pausurik ez dut orain nahiz eta zauriak
estali nahi ditudan,
ezinezkoan da eta hurrengoa da,
hurrengo geltokian hiltzera noa eta heriotzak
eskua luzatu zida,
heriotza dut deika,
nire heriotz zuria...
Bat, bi ajusten dira, bat, bi odol tantak,
bat, bi lurraren kontra eta bat, bi negar malkoak...